Eleberri nagusiak,
V. Woolfen eleberriek pertsonaien barne munduan murgiltzen gaituzte. Eleberrigintza modernoaren ezaugarri berezkoenetakoa den subjektibotasun horrek, alderik alde zeharkatzen du bere bibliografia guztia. Alabaina, E. Dujardin edo J. Joyceren antzera barne-bakarrizketaren teknika maisuen gisa darabilen idazle honek, lirikotasuna bihurtzen du bere idazmoldearen oinarri. XX. mende hasieran gailendu ziren narrazio teknika berrien erabilerarekin (barne bakarrizketa, perspektibismoa, denbora narratiboaren etena, ...) munduan egoteko eta sentitzeko modu berria iradoki nahi digu. Errealitatea menderatzen zuen gizakiaren irudira antolatutako nobelagintza victorirrarekin konpantuz, Woolfen eredu lirikoak errealitate berriak testuratzen dizkigu.
Alabaiha, argitara emandako bere lehenengo eleberriak molde nahiko tradizionalean idatziak dira. The Voyage out (1916, Joaneko bidaia) eleberriak lurralde exotikoetara bidaiatzen duen neska baten barne bidaia kontatzen du.. Edozein modutan, testuaren gehiegizko sinbolismoak eta ukitu melodramatikoak sakontasuna kentzen diote kontakizunari. Bigarren nobelak, Night and Day (1919, Gaua eta eguna), geure buruaren ezagutzaz ziharduen, Sinesgarriagoa izan arren, amodiozko harreman bat utzi eta beste bati ekin behar dion neskatxa gaztearen irudia oraindik ere molde tradizionalez egina da.
Jakobs room (1922,Jakob-en gela) dugu Woolfen ekarpen narratiboak bere egiten dituen lehenengo nobela. Jakoben heriotzean bere logelan biltzen diren lagunak narratzaile bihurtzen dira eta hildako lagunaren irudi zatikatua eskaintzen digute. Horretarako gertakarien bilakaera kronologikoa irauli egiten da eta kontakizun subjektiboagoaren mesedetan antolatzen.
Orain artean aipatutako nobelez gain, Woolfen bibliografian kritikak gailur kontsideratzen dituen Mrs, Dalloway (1925), To the Lighthouse (1927), Farorantz, itz: A. Garikano), Orlando (1928) edo The Waves (l932, Olatuak) nobelak azpimarratu beharko genituzke.
Duela gutxi, 1996an hain zuzen, zinemara eraman da Mrs. Dalloway nobela; nobela horretan Clarissa Dalloway-ren egun bateko 12 ordutan gertatua da kontagai. Londreseko Big Ben erlojuak zehazten dituen orduen joan-etorrian eta hirugarren pertsonan antolatutako zehar estilo askean, pertsonaia nagusiaren bizikizun eta oroimenak testuratzen zaizkigu etengabe tartekatzen diren "flash-back"-en bidez. Horrekin batera, eta kontrapuntuaren teknika maisutasunez erabiliz, langile baten zoramen eta suizidioa dira hizpide. Kritikak Joyce-ren Ulysses nobelaren eragina azpimarratu nahi izan du Woolf-en honetan.
Farorantz (1927) nobelan, berriz, askoz ere armiarma-sare konplexuagoa osatzen dute protagonista desberdinen bakarrizketa eta solasek. Ramsaytarrek farorantz egiten duten txangoa da nobela honetako aitzakia narratiboa baina era betean, denbora-jauzi nabarmenek garai desberdinetan bizi izandako emozio eta asalduak testuratzen dizkigute. 1914ko arratsalde batean ezinezkoa izan zen irteera, 10 urte beranduago egitea lortzen dute pertsonaiek,baina ordurako zenbait protagonista (bereziki. nobelan garrantzi lnarratibo dudaezinezkoa duen Mrs.Ramsay anderea) hilik daude. Pertsonaia desberdinen perzeptzioen mosaikoa, Lily Briscoe pertsonaiak margotzen duen koadroarekin osatzen da. Hauxe dugu, The Waves-ekin batera Virginiaren nobelarik lortuenetakoa.
Teknika bera darabil, berriro Woolfek, The Waves (1932. Olatuak) nobelan. Hala ere, oraingo honetan, 6 pertsonaia desberdinen barne-solasak finkatzen du nobelaren hezurdura narratiboa. Mugetara eramanez, teknikaren birtuosismo izugarria erakusten du egileak eta egia esan, irakurlearentzat askotan ez da erraza nobelar'en labirinto narratiboan ez galtzea. Tartean argitaratu zuen Orlando. A Biography (1928) narratiboki hain ongi burutua ez izan arren nobela harrigarria da. Protagonistaren bizitza kontatzen zaigu bertan eta fikziozko biografia honek bere gain hartzen duen epea mendeetakoa da. Sexuen arteko harremanak,bisexualitatea, nobela honen gune ditugun gaiak dira, protagonistaren beraren sexu-aldaketan gauzatuak. Woolfen azken nobeak, The years (1937 Urteak) eta Between the acts (1941: Ekitaldi artean), aurrekoen joera sinboliko-lirikoan idatzitakoak dira.
1924an eman zuen Mr. Bennett y Mrs. Brown izeneko hitzaldian aurki daiteke V.Woolfe.obraren oinarrian datzan poetika.Bertan garaiko idazle errealistak gogor kritikatu ondoren idazmolde zatikatuago baten aldeko apostua egin du idazleak. Haren ustez, modu hori da zinez "egia" atxekitzeko bide bakarra eta horregatik, guztiz beharrezko irizten zien garai horretan, bereziki 1920 ondoko hamarraldian, nobelak izan zituen berrikuntza guztiei.