gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Miércoles, 4 de diciembre de 2024
Virginia Woolf
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUÍAS DE LECTURA > VIRGINIA WOOLF, TODAVÍA
VIRGINIA WOOLF LUR ENTZIKLOPEDIA TEMATIKOAN
Literatura Unibertsala/ zuzendaria Josu Zabaleta; egileak, Jon Alonso...[et.al.].- [Donostia-San SebastiÁn]: Lur, 1999

Volver

Bestelako idazlanak,

Guztiarekin, ekarpen narratibo aipagarriez gain, kritika-lan txalogarriak ere kaleratu zituen Woolfek. Azken batean, idazle honen saiakerak kritika feministaren aitzindari kontsideratzen badira, beraien zorroztasun eta berritasunarengatik izan da. H.Bloom-en The Western Canon. The Books and School of the Ages (1994, Mendebaldeko kanona, libuak eta adinen eskola) liburuari begiratu besterik ez dago, esaten ari garenaren lekukoak aurkitzeko. Bloom-en aburuz, V. Woolfen jakituria literarioa guztiz da laudagarria. Bere saiakera eta argitalpen desberdinetan, irakurketa maite duela frogatu du, eta maitasun horren adierazle dira egile britainiarrak kaleratutako saiakera guztiak. Horregatik sartu zuen H. Bloom-ek Woolf mendebaldeko kanona zedarritu duten 26 idazleen artean, beste hiru emakurekin batera (J. Austen, E. Dickinson eta George Eliot), ekarpen artistiko garrantzitsak egin zituelako. 

Woolfen saiakera-liburuen artean, ezagunenak, dudarik gabe, A Room of One's Own (1929, Norbere gela), The common Reader (Irakurle anunta, 1925ean lehenengoa eta 1932an bigarrena) eta Three guineas (1938, Hiru ginea) dira, eta hiruren artean, lehenengoa da, ezbairik gabe, kritika feministaren ikuspuntutik, hauts gehien harrotu duena. 

Norbere gela-ren jatorria "Emakumea eta narratiba" titulupean emandako hitzaldietan dago eta argi uzten digu Woolfek historian zehar zergatik ez diren emakume idazle gehiago sortu: emakumezkoek denbora librea, dirua (500 libraz mintzo da Virginia) eta bere gelarik eduki ez dutelako. 

Berietan zorrotza da Woolfek egiten duen hausnarketa historikoa. Argi eta garbi uzten ditu XIX. mendean idazle izatea lortu duten emakumezkoen ezaugarri biografikoak. Aipatzen dituen 4 egileetatik (Jane Austen; Brontë ahizpak eta George Eliot) bi ez ziren ezkondu eta ezkondu zirenek ez zuten seme-alabarik izan. Beraz, garaiko etxekoandre arruntaren perfiletik urruntzen ziren emakumezkoen aurrean daude, bestela izatekotan, ez baitziren idazle izatera iritsiko. 

Woolfek dioskunez. XIX. mendeko emakumezkoek presio izugarriak jasan behar izaten zituzten. Ez zuten bizipen handi eta garrantzitsurik sentitu eta ezagutzeko aukerarik gehienak beraien etxeetatik irten gabe bizi baitziren. Gaur egun guretzat egongela datekeena zen beren uniberso nagusia, eta jendez inguratuta, ezinezkoa zitzaien ezer idaztea. Espazio mugatu horren behaketak ahalbidetzen zien nobelak idazea, eta genero hau zatika idatz daitekeenez, horregatik ziren urriak emakume poetak. Idazketa, gehienetan, etxeko beste eginbeharrekin uztartu zen jarduera izanik, ez da harritzekoa, zenbaitetan, Ch. Brontë bezalako idazle batek, patatak zuritzeko, idazteari utzi behar izatea. 

Bere iritziz, XIX. mendeko proba garaia gainditu zuten ernakumeek eta hau horrela izanik,  XX. mendeko emakumea prest zegoen irizpide literarioz duina datekeen literatur lana idazteko. Horretarako, ezinbesteko irizten dio gizonezkoaren neurrira antolatuta dagoen perpausa eraldatzeari,  bere iritziz, luzeegia baita eta ez baitzaio ongi egokitzen ikuspuntu femeninoari. Perpaus arruntagoak, ohikoagoak bilatu behar ditu, Woolfen ustetan, emakume idazleak.Hala ere, idazkera berri honekin, V. Woolf-ek ez du, inondik ere, idazkera femenino bat aldarrikatu nahi, bere helburua emakume bezala idadztea baita, baina emakume dela ahaztu duen emakume bezala. Jakina denez, idazle honentzat, sorketa lanetan androginoak izan behar dugu, geuregan dauzkagun gizon eta emakumezkoak batuz (hori dagokionez, antzekotasun handiak ditu S. De Beauvoir-ekin). 

Harrigarria badirudi ere, V. Woolfen lanak ez dira, urtetan, ongi hartuak izan feministen aldetik eta harrera txar hori guztiz azpimarragarria izan da, kritikari angloamerikarren artean, 80ko hamarraldia arte, feministentzat susmagarriak ziren Woolfen lanak, eta hala ez zenean, bere ibilbide narratiboa soilik zen kontuan hartutakoa. Elaine Showalter-ek, kasu, A Literature of Their Own (1977, Beren literatura) ezagunean, V. Woolf androginia kontzeptuan babesten zela baieztatuko du, eta modu honetan bere egoera zorigaitzekoa ahazten ahalegintzen zela. Ikuspuntu aniztasunean oinarritutako teknika narratiboa gogor kritikatu ostean, bere garaiko kontraesanak teknika narratibo "egokiz" ez aurkeztu izana salatuko du Showalter-ek.

Volver

Arriba

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net