gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea
Virginia Woolf
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > VIRGINIA WOOLF, GAUR ERE
VIRGINIA WOOLF LUR ENTZIKLOPEDIAN TEMATIKOAN
Literatura Unibertsala/ zuzendaria Josu Zabaleta; egileak, Jon Alonso...[et.al.].- [Donostia-San SebastiÁn]: Lur, 1999

Virginia Woolf,

J. Joyce-rekin batera, Virginia Woolf dugu Modernism deitu izan zaionaren ordezkari nagusia. T.S. Eliot poetak esan zuen moduan, V. Woolfen kasuan, ordu artean ingelesezko literaturan izan ez ziren familia-baldintza egokiak gertatu ziren: aita aristokrazia britainiarintelektualeko kide bazuen, ama, Julia Jackson, Burne-Jones margolari prerrafaelistaren modeloa izan zen eta J. Margaret Cameron argazkilariaren iloba. Giro intelektual aberatsean hezia, 1912an Leonard Woolfekin ezkondu zen eta 1913an eman zuen argitara bere lehenengo nobela (The Voyage aout, Joaneko bidaia). 1917an "The Times Literary Supplement" delakoan kolaborazioak egiten hasi ondoren, urte berean, senarrarekin batera, The Hogart Press argitaletxea sortu zuen, garaiko idazle garrantzitsu askoren argitaratzaile bihurtuko zena (besteak beste, T.S. Eliot, K. Mansfield, E.M. Foster eta R. Graves idazleek argitaratu zuten Woolftarren argitaletxean. Joyce-ren Ulysses-i, berriz, ez zioten argitalpen-baimenik eman.

V.Woolf Londreseko Bloomsbury auzo aberatsaren izena zeraman taldeko kidea izan zen. Idazlearen iloba eta biografoa den Q. Bell-en aburuz, Thoby Stephenek sortu zuen talde hori 1899an (Virginiaren neba zaharrenak) eta 30eko hamarkadan desagertu zen, faxismoa Europan zabaltzen hasi zenean. Abangoardia taldeen ezaugarriak zituen honek, moral victoriarra deuseztatu nahi izan zuen, bereziki sexu-arauei zegozkien jarreretan. Kultur jarduera ugari burutu zituen talde honetan, hasieratik kide izen ziren W. Woolf, L. Strachey, C. Bell kritikaria, D. Maccarthy eta L. Woolfi, geroago, R. Fry, D. Grant eta J.M. Keynes ekonomilaria lotu zitzaizkien. Taldekoak izan ez arren, beraingandik gertu, B. Russell filosofoa, T. S. Eliot poeta eta E.M. Foster idazlea ere badaude. Esan daiteke, psikoanalisia Erresuma Batuan sartu zuen talde hau, garaiko abangoardia intelektuala izan zela. 

Esandakoez gain, gauza jakina da, bere ekarpen literarioa onartuz ere, V. Woolfen bibliografta oparoa (dela narratibazko lanek osatzen dutena, dela saiakera edo egunkarietako artikuluek osatua), gorabehera handikoa izan zela, hau da, gaurtik begiratuta, bere lan guztiak ez direla maila berekoak. 

Horrez gain, ezin da ahaztu, osasun arazoek idazle honen itzala legendazkoa areagotzen lagundu dutela. Amaren heriotzaren ostean izaten zituen krisi maniako-depresiboak (gehienetan, bere lanen argitalpenekin batera gertatzen zirenak) edo poltsikoetan harriak sartuz Ouse ibaira bere burua boteaz aukeratu zuen hiltzeko rnodua, esan dugunaren froga baizik ez da. Dudarik ez dago, "ladies in the sofa" deitzen dituzten E. Barret Browning edo E. Dickinson poetekin batera, gaixotasuna izan zela bere bizitzan akuilu, horri "esker" garaiko, etxekoandreen betebeharrez (amatasuna, barne) libratu eta bere obra burutzea lortu baitzuen Woolfek.

Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net