gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
Miércoles, 4 de diciembre de 2024
Virginia Woolf
GIPUZKOAKULTURA.NET > GUÍAS DE LECTURA > VIRGINIA WOOLF, TODAVÍA
VIRGINIA WOOLFEN "NORBERAREN GELA"
A Room of One's Own
Mariasun Landa

Jakina den bezala, mende honetako ingeles idazle onenetariko bat izan zen Virginia Woolf. Eta bere nobela ezagunak baztertu baditut ere, "Norberaren gela" saio laburra komentatzeagatik, liburu honek nigan eragin handia izan duelako da, betidanik asko interesatu zaidan gai bati buruz jarduten baita: emakumea eta artearen arteko harremanez.

Kontutan hartu behar da, 1929 urtean idatzi zuela Virginia Woolf-ek liburu hau. Berak 47 urte zituen, nobela batzuk idatzita zeuzkan, besteak beste: "Jakue-ren gela" (1922) eta "Mrs. Dallowey" (1925) eta Bloomsbury deituriko taldearen ardatzetakotzat kontsideratua zegoen. Esan dezagun, baita ere, lehen mundu gerraren ondoko urte haietan, ingeles emakumeen egoerak aldaketa ugari ezagutu zuela: etxetik kanpoko lanaren mundua zabaldu zitzaien emakumeei, boto eskubidea lortu zuten sugrafisten borrokaren ondorioz, baita nork bere dirua administratzeko eta zenbait unibertsitatetan sartzeko eskubidea ere.

Beraz, "Norberaren gela" liburua, Virginia Woolf-ek emakumea eta nobela gaiaz eman zituen bi hitzalditan oinarritua dago. Agian, hortik datorkio idazkerari solas giroa eta aldi berean eruditoa den kutsu berezia.

Liburua zabaldu orduko, hauxe da lehenengo galdera: "Baina, emakumea eta nobelaz hitzegiteko eskatu diogu, esango didazue. Zer du ikustekorik horrek norberaren gelarekin?" V. Woolf-ek antzematen du irakurlearen harridura, eta berehala aurreratzen digu orrialdeetan zehar azalduko diguna:

"Eskein diezazuekedan gauza bakarra, garrantzi handirik gabeko eritzi bat da: emakume batek, dirua eta gela bat behar dituela nobelak idazteko".

Nola eta zergatik ailegatu den konklusio honetara, zer izan beharko lukeen beretzat emakume bezala idazteak eta beste erizpide batzuk azalduz joango zaigu, erudizioa eta fantasia tartekatuz.

*****

Volver

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net